viernes, 9 de octubre de 2009

Wegener eta lurrikarak

LEHIAKETATIK KANPOKO KONTAKIZUNAREN ADIBIDEA

EGILEA: ANA SOFÍA GUTÍERREZ, GETXOKO BERRITZEGUNEKO AHOLKULARIA, BIGARREN HEZKUNTZA, EREMU ZIENTIFIKO TEKNOLOGIKOA.

Joan den asteazkenean, egunkarietan hurrengo izenburuak irakurri ditugu:

Berriek diotenez, joan den asteazkenean, irailaren 30ean, Sumatrak, irla indonesiarra, jaso egin zuen lurrikara bat. Lurrikara horrek Richter eskalako 7,6 gradukoa izan zen. Indonesiatarrek oso berri daukate 2004eko abenduaren 26an gertatu zen lurrikararen eta hurrengo tsunamiaren oroipena.

Geologoek esan dute azken lurrikara faila berberan sortu egin dela. Honek eraman gaitu hurrengo galdera egitera: Zein omen da lurrikararen sortze-prozesuaren zergatia?
Zer da lurrikada bat? Hemen daukagu azalpen sinple bat baina oso interesgarria: Terremotos y maremotos. Lurraren kapak, tektonika plakak eta tsunami baten prozezua azaltzen da.
Wegener-ek egindako lanei esker, Sumatran gertatu zen lurrikararen zergatiak hobeto ezagutzen ditugu batez ere arrazoi horiek guztiek aztertzen uzten dizkiguten modeloen eraikuntza egiten hasi zelako.

Sumatran gertatu zen lurrikara sortu egin zen India plaka Birmania plakaren azpian sortu zelako, hau da, subdukzio prozezu bat gertatu zelako.

Wegener-ek proposatu zuen teorian ez zen aipatu plaken tektonikorik baizik eta kontinenteen mugimendua, baina beren desplazamenduari buruzko ideiak oso garrantzitsuak izan ziren, batez ere indar handi bat imajinatu zuelako eta indar handi horren ondorioz kontinenteak mugitzeko gai zirelako.

Saiatu gara lurrikararen sortze-prozesuen azalpen bat ematen baina nor izan da Wegener?

Alfred Lothar Wegener Berlin-en jaio zen 1880an. Astronomia ikasketak egin zituen eta meteorologia irakaslea izendatu zuten Marburgo Unibertsitatean . 1910ean kontinenteen arteko antzekotasunean fijatu egin zen eta fosilen datuak, arroken datuak eta beste froga batzuk aztertu ondoren hitzaldi bat ematera ausartu zen. 1915ean liburu bat argitaratu zuen "Die Entstehung der Kontinente und Ozeane" (Kontinente eta ozeanoen jatorria) eta Pangea kontinentea aipatu zuen lehen aldiz.

Kontinenteen deribak mendien sortze-prozesua, zumendiak eta lurrikadak, eta irla batzuen jatorria azaltzen ditu eta baita gorago aipatu ditugun kontinenteen mugimendua.



Bere hipotesia aipatu ondoren, Europako eta Estatu Batuetako geofisikoek eta geologoek kritikatu zuten. Wegener-ek kalkulatu zuen kontinente masa bat desplazatzeko zein izango den indarraren balorea ez zegoen bat kritikoen datuekin , berea oso handia zela iruditzen zitzaielako. Baina 1937an, Alexander Du Toit, geologo afrikar batek txosten bat argitaratu zuen Wegener-ek egindako proposamenak konfirmatzen. Handik aurrera, aurrerapen pila bat egon dira eta bere lana onartu egin da.



DOKUMENTAZIOA:
  • Noventa y cuatro años de la teoría de la deriva continental de Alfred Lothar Wegener. Carlos Pérez-Malváez, Alfredo Bueno H., Manuel Feira O. eta Rosaura Ruiz R. 2006ko uztaila, 31. bolumena, 7. zb. Iberciencia.
  • Wegener y la deriva continental. Educastur
  • El País egunkaria, 2009-10-03
  • You tube
  • Eureka Web-ataria

No hay comentarios:

Publicar un comentario