martes, 3 de noviembre de 2009

ESNERIK BAI?

Equipo:MARIE CURIE

Denek gogoratzen dute esne-saltzailea etxez-etxe eta baserriz-baserri esnea banatzen ibiltzen zen garaia.
Ohitura hori galdu egin da urte gutxitan, baina orain nahi duenak baserritarraren esnea lor dezake (bitartekorik gabe) esne makinari esker.

Oiartzungo makinaren jabeari anekdotaren bat kontatzeko esan diogunean anekdota hau kontatu digu:
Saharauia baserrira etorri zenean eguneko esnea erostera zera esan zuen:
- ¡Que pasa jefe! Esnerik bai?

Anekdota honengatik jarri dugu galdera hori izenburu bezala.

Esnearekin jarraituz, lehen esnea eskuz jaitsi behar zen. Gero, baserritarrak esne marmitan sartzen zuen esnea eta etxez-etxe banatu. Azkenik etxekoek esnea egosten zuten hiru edo lau egun iraun zezan.

Gaur egun, baserritarrek esnea jaisteko makina erabiltzen dute lehenengo. Gero, pasteurizatzeko makina erabiliz esnea egosten dute, eta azkenik, esne makinan sartzen dute nahi duenak eros dezan.



ESNEA JAISTEKO MAKINA
Esnea jaisteko makinari esker baserritarrak bere lana aurrezten du, makina errapeetan jarri besterik ez baitu egin behar.

Lehenengo titi erainskinak errapeetan jartzen dira, eta hauek esnea jaisten dute, aintzinean baserritarren eskuak egiten zuten bezala. Gero, makinak beste makina batera bidaltzen du esnea, eta bertan, esneak bueltak ematen ditu esneari gaina ez ateratzeko. Azkenik, esnea pasteurizatze makinara pasatzen da.
MAKINA PASTERIZATZAILEA

Esneari bueltak eman ondoren, pasteurizatze makinara pasatzen du baserritarrak esnea. Bertan, makinak esnea egosten du hiru edo lau egun iraun dezan, jendeak etxean jada ez duelako egosten. ESNE MAKINA

Pasteurizatu ondoren baserritarrak esne makinara eramaten du esnea, bertan saltzeko. Bezeroak lehenengo dirua sartu behar du makinan, ondoren ontzia sartu eta azkenik kantitatearen botoiari eman eta itxaron egin behar du, bi aukera izanez: litroa edo litro erdia.

Kalitatezko esnea ateratzen da makina horretatik, eta pasteurizatua, beraz, bezeroak ez du egosi beharrik. 200 litro esnerentzako edukia du makinak eta azkar ematen du esnea: minutu erdi baino gutxiago behar du litroko ontzia betetzeko.

Esnea 6 graduko tenperaturan irteten da, eta modu honetan, nekazariek beren produktua bitartekaririk gabe banatzeko aukera izango dute, esnearen ziklo osoa beraiek eginda, ekoiztetik saltzeraino. Gainera, hondakinik sortzen ez duenez, naturarekiko errespetua eta konpromisoa ere bultzatzen du. ONDORIOAK
Makinekin baserritarrak denbora asko aurrezten du.
Makinari esker zabor gutxiago sortzen da, hau da, kontaminazio gutxiago.
Komertzio batean erostean ez dakigu esneari zein substantzia kimiko gehitu dizkieten, baina herrian esne makina jarrita badakigu baserriko esne naturala dela.
Elizondon, Usurbilen eta Oiartzunen baserritarrari oso emaitza onak eman dizkio esne makinak.
Gure herrian, Oiartzunen, esne makina badugu eta baserriko esnearen eta edozein komertzioko esnearen artean ezberdintasuna nabaritzen dugu, baserrikoa onagoa izanik.

BIBLIOGRAFIA
- Oarsoaldeako hitza
- Juan Luis Retegi baserritarra eta bere seme Asier

No hay comentarios:

Publicar un comentario