lunes, 2 de noviembre de 2009

ETORKIZUNA KONTSOLEN MENDE: WII-A


2006an merkaturatu zen kontsola hau, pertsonen entretenimendurako egin zen beste kontsola bat zen. Honek espezialki, mugimenduak antzematearen ezaugarria zuen. Baina, nork esango ote zuen Wii-a ez zela bakarrik jolas egiteko erabiliko?
Kontsolen merkatua guztiz aldatu zuen kontsola honek, mugimendu-sentsore batzuk bereganatuta dauzka bere baitan. Hauek, Bluetooth-aren bidez konektatzen dena Wii-ra. Alboan sentsorez beteriko karkasa bat du, bertan LED batzuk dituelarik. Hauek erabilpen handiago lortzen dute Bluetooth-a Wii-ra konektatzeko. Wii-a eboluzionatuz joan da, eta gaur egun hainbat artikulu erabili ditzakegu jokoak errealagoak izateko, adibidez: bolantea, teniseko sarea, pistolak…Hain handia izan da artikuluen edapena, mugimendu sentsoreko boxeoko eskularruak, espatak… eginaraztea posiblea izan dela.
Baina hori ez da dena, ez pentsa hor gelditu direnik, enpresek ere medikuntza arloan ikertu egin dute Wii-arekin eta adibidez, Wii-fit izeneko taula bat sortarazi dute. Taula honekin, mugimendu-sentsoreak detektatu eta zure pisuaren, adina… arabera, entrenamendu pertsonala programatu ahal dezakezu. Hainbat medikuek eta medikuntza enpresek hori ikustean, liluratuta geratu dira, eta pisu gehiegi duten pertsonengan edota mugimendu arazoak duten pertsonengan erabiltzen hasi dira. Badira kasu batzuk, non Wii-ak pisu asko izan duen pertsona batzuen gaixotasunak sendatzeko, adibidez, Mary Jane Zamora deituriko andre bat. Honek bularretako minbizia sufritzen zuen, ezin zuen ia ezta ohetik altxatu, baina bere alabek Wii-a eraman zioten etxera pixka bat mugitzeko. Lehenengo, nekez jolasten zuen, baina egunak pasa ondoren, egunero jolasten zuen eta honek lagundu zion bere bularretako minbizia sendatzen. Gainera, beste gaixotasun ez hain larri batzuetan egin da ikerketa, adibidez, paralisietan, arazo neurologikoetan edo hiperaktibitatea duten pertsonengan Wiimotea erabiltzen hasi dira, honela, terapia dibertigarri bat izanez, gainera, beraien burmuina sasoi onean egoten da. Wiimotea Wii-aren urruneko agintea da. Wiimote-arekin posibilitate infinituak daude. Bere sentsoreen bidez ordenagailu edo telebista bat kontrola dezakezu, horrela, telebistarekin ondo eramaten ez diren pertsona helduengan erabili daitekeelarik kontrol aginte hau askoz errazagoa delako.
Goian aipatu ditudan gauza guztiak, gaur egungo kontuak dira, baina, imajinatzea Wii-ak zer ekarriko duen etorkizunerako hau ikusita, pentsaezina da. Baina enpresak hasi dira lanean eta proiektu batzuk dituzte buruan. 2010. urterako Vitality Sensor deituriko gehigarri bat aterako dute. Sentsore hau erritmo kardiakoa neurtzen duen aparatu bat baino ez dela diote, baina aparatu honek jolasten zaudenean zenbaterainoko beldurra duzun edo zenbateraino erlaxatuta zauden neurtu ahal du. Medikuek ikertzen hasi dira eta, fobiak dauzkaten pertsonengan erabiltzea pentsatuta dutela esan ohi dute medikuek.
Hau ikusita, nik ateratzen dudan ondorioa da, ez direla hemen geldituko eta seguruenik Wii kontsola medikuntza arloan eta gure eguneroko bizitzan atal inportante bat izango dela; bai jolas egiteko, bai sano egoteko, ... Beste tramankulu asko kenduko dira gure etxebizitzetatik eta denek izando dugu kontsola bat, medikuek aparatu konplikatu asko barneratuko dituzte eta horrelako terapia asko sortuko dira. Beraz, wii-a bezalako kontsolak etxebizitzetan sartuz, jendea ez dela hain alferra izango uste dut, zeren wii-arekin dibertituko zara kirola egitearekin batera, ikastea bezalakoa izango da, ikastean dibertitzen bazara gauza gehiago gogoratzen dituzu. Hau nire ustez, benetako etorkizuna da, atzo astunak egiten zitzaizkigun gauzak, korrika egitera ateratzea, kirola egin… Gaur dibertigarriak izango dira.


Bibliografia
http://es.wikipedia.org/wiki/Wii
http://www.guiamania.com/videojuegos/3355.php
http://www.medicinapractica.com/recuperarse-infarto-cerebral-wii-t350.html?s=dc42b5061488b2fe41d0af3f24cbb924&
http://www.jueganintendo.com/la-medicina-interesada-por-el-lanzamiento-del-wii-fit-157.html
http://www.theinquirer.es/2007/06/19/la_wii_curo_mi_cancer.html
http://www.dicyt.com/noticias/el-mando-de-la-consola-wii-puede-convertirse-en-un-instrumento-de-gran-valor-en-el-campo-de-la-medicina
http://www.siguientefase.com/2009/08/11/vitality-sensor-para-wii-en-2010/
http://www.elpais.com/articulo/internet/Wii/pone/forma/elpeputec/20080409elpepunet_8/Tes

3 comentarios:

  1. El trabajo que has realizado me ha parecido muy interesante, porque hablas de las tecnologias que tendremos en un futuro. Buen trabajo!

    ResponderEliminar
  2. Lana interesgarria, kontutan izanik zenbat erabiltzen den Wii-aren agintea.

    ResponderEliminar