lunes, 2 de noviembre de 2009

GIZAKIOK NON BIZIKO?

Inolako duda izpirik gabe esan dezakegu gizakia munduko ia edozein lekutan bizi dela edo bizi daitekeela. Hala ere, badirudi gizakiontzako bizi-baldintzak gogortuko direla, mundua hondatzen ari baita gero eta abiadura handiagoan. Geure begien aurrean, denbora luzean izan diren kondizio naturalak aldatzen ari dira okerreko norabidean. Egia esan, ez dakigu zehazki aldakuntza horren zergatiak zeintzuk diren, baina aurre egin behar diogu nola edo hala berandu baino lehen.




Hortaz, egoera honetan bi eratara jokatu beharra dago, alde batetik, hondamendirako prozesua geldiarazten edo, behintzat, mantsotzen saiatu behar dugu eta, beste alde batetik, etorkizunik txarrenera ere moldatzeko prestatu behar dugu gizartea.




Aspaldi honetan mota ezberdinetako bizidunak ediren izan direnez, bizidunen sailkapen berria egin da.

Zentzu horretan oso baliagarria izan daiteke ohartzea mutur-muturreko baldintzetan bizi diren izakiei. Agian egokitzeko era eta estrategia ezberdinak ikastea komeniko zaigu Lurrean edo, noizbait, beste planetaren batean bizi ahal izateko.


Izaki asko oso habitat –guretzat- gogor eta latzetan bizi dira. Ezagunenak Arkeobakterioak dira, baina beste batzuk ere badira. Horietako batzuk tenperatura oso altuetan bizi dira, beste batzuk oxigenorik gabe eta hurrengo batzuek erradiazio-maila ikaragarriak jasota ere bizirik irauten dute. Eta gainera badaude leku oso gazietan edo ingurugiro anaerobioetan biz idirenak. Azkenik, aipatu behar dugu munduko espezie bakarreko ekosistema osatzen duen Desulforudis audaxviator delakoa, berak bakarrik egiten baititu beste ekosistemetan espezie batzuek burutu behar dituzten funtzio guztiak.

Last but not least, muturreko egoeren zale hauek erabiltzen dira oraingo ikerkuntzan asmapen berriak-eta aurrera ateratzeko, hala nola, entzimak produzitzeko, elikagaiak ekoizteko, ur zikinak tratatzeko eta antibiotikoak egiteko.

Gauzak horrela, garbi dago arlo honetan ikertzen jarraitu behar dela, onurak baino ez baititu emango bide honetan aurrera egiteak.

http://www.slideshare.net/jochoa/12-arqueas-1719646

http://eu.wikipedia.org/wiki/Arkeobakterio

http://www.celsias.com/article/how-extremophiles-might-help-us-save-our-world/

http://es.wikipedia.org/wiki/Extremófilo

http://en.wikipedia.org/wiki/Extremophile

http://ecosofia.org/2008/09/archaea_arquea_la_vida_en_condiciones_extremas.html

http://en.wikipedia.org/wiki/Archaea

http://www.youtube.com/watch?v=qRkrk2w3y_0

No hay comentarios:

Publicar un comentario