Gurpila, latineko nomenklatura “rota”-tik dator, biratzekoa esan nahi duena.Gurpila, mekanika atal bat da, zirkular formakoa gehien bat; ardatz baten inguruan biratzen duena.Nahiz eta asmakizun sinpleenetariko bat dirudi, giza iraultza sortu zuen asmakizun dugu gurpila.
Argi dago neolitoko jendearentzako gurpila asmatzea onura asko ekarri zietela, baina pentsatuko zuten hain garrantzitsua izango zen asmakuntza gizadiaren historiarako ? Ez dut uste baina egia izanez asmakizun moduan izugarria izan zen, baita beste asmakizunetarako ateak ireki zituen. Polea famatua, kanabera, gurpil handiak, automobilak, pilotak eta munduko makina gehienak ditugu honen adibide argia.
Gurpila asmakizun hona izan arren bere aldeko eta kontrako efektua izan du gure gizartean. Egia da medikuntzan, garraio bideetan eta industrian aurrerakuntza izugarria ekarri duela eta hori gure gizartearen zimendua dela, baina pentsatu dugu bere alde negatiboari buruz? Arma industrietan aurrerakuntza izugarria ekarri dut burdin arotik gaur egun arte eta gerraren hilketa kopuruak izugarri handitu dira aurrerakuntza honetan oinarritzen diren besteen erruz. Teknologia eta aurrerakuntzak dirudunen eskuetan dago gaur egun, hauek baitira inbertsioak egiteko kapitala dutenak. Herriaren onurak xede izanda gure planetaren aurrerakuntza bermatuta dago.
Ondorio argiak atera ahal ditugu testu honetatik.Lehengoz, gure gizadiaren historia hasi berri da eta ikusi ahal dugu urteak igaro ahala aurrerakuntzak gero eta ugariagoak direla gure gizartearen onurako eta aurrerakuntza guztiak txikiak dirudi arren besteen oinarria direla. Bestetik, teknologiaren eta aurrerapenen erabileraz ikasteko beharra dago, guztion bizi baldintzak hobetzeko eta guda zein heriotzak gelditzeko moduan ikusita.
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada