martes, 3 de noviembre de 2009

GURPILA, GAUR EGUNGO TEKNOLOGIAREN OINARRI GARRANTZITSUA, NONDIK DATOR? NORK SORTU ZUEN? ZERGATIK?

Gurpila. Gaur egun hain ikusia dago non ez diogu geure buruari galdetzen nondik datorren teknologia hori, oinarrizkoa, edonork ulertuko lukeena, ehunka urte daramatzana gure kulturan. Hala ere, nahiz eta hau guztia egia izan, gurpila norbaitek sortu izan ez balu,nolakoa izango zen gure mundua, gizakiok eraldatua, orain? Berdina ez, seguru. Izan ere, nola izan dira diseinatuak autoak edo bizikletak? Horiek adibide sinpleenak dira, baina gizadiaren historian garrantzi askoz gehiagoko makinak sortu izan dira. Adibidez : gurpil hidraulikoa, errota zaharretan erabilia, eta gaur egun energia hidroelektrikoa lortzeko prozesuan ezinbestekoa dena.
Beraz, hona hemen gurpila bere gailurrean:


NON eta NOIZ
Gurpila antzinako Mesopotamian sortu zen, eta lehen arrastoa Ur hirian daukagu. Zailtasunak daude momentua jakiteko. Hala ere, bi teoria besterik ez daude:
1.- Neolitoaren amaieran sortu zen, El Obeid-en garaian, Hazkor Emankor izeneko eskualde batean, k.a. 5. milurtean.
2.- K.a. 3500 urte aldera sortu zen, zeren eta gurpilari dagokionez lehen arrastoa k.a. 3250 urte aldekoa da, buztinezko disko bat, erdian zulatua.

NORK

Tristeki, sortzailearen arrastoa denboran zehar galdu da, eta inork ez daki nor izan ahal zitekeen.
ZERGATIK? – ZERTARAKO? EBOLUZIOA
Hasieran, arraroa badirudi ere, gurpila ez zen garraiorako erabili. Lehen gurpilak buztingintzan erabili ziren, hau mekanizatzeko eta, beste alde batetik, hobeto ureztatzeko, transformatzen, pixkanaka, bata buztingile gurpilean eta bestea ur-errotan, kuboekin hornituta ura jaso eta lurrera botatzen dutenak.
Gero, animaliengatik edo gizakiengatik mugitua erabili zen, noriaren kasuan bezala, eta hauek ordezkatzeko, mekanismoak erabili ziren.
Animalien indarra aprobetxatzeko modu hobeago bat nekazaritzan aurkitu zen, indarraren norabidea kontrolatzeko oinarria izan zen, eta aintzinan hainbat erabilera jarri zioten pertsonek: karroko gurpilak, buztingilearen gurpila, urkuil gurpila(1), eta naturako energia erabiltzen hasi zen gurpila, gurpil hidraulikoa(2), energia ur korronte batetik, ibai batetik edo ur jauzi batetik hartzen duena, azken hau irina txikitzeko erabiltzen zena.
Karroez hitz egiten, Mesopotamian garatu ziren k.a. 2000 urte aldean, bi edo lau gurpileko karroetan bihurtuz, kabina ertzetan finkatua. Hauen gurpil zaharrenak hiru zirkuluk osatzen zituzten.

Gurpila bizkor zabaldu zen, eta Europara eta Mendebaldeko Asiara k.a. 4. milurtekoan heldu zen, eta Indoko Haranera k.a. 3.-ean. Eta, azkenik, jakintsuek esaten dute k.a. 1500. urte inguruan Txinan bazegoela gurpilarik (erreferentzia zaharrena k.a. 1200 urtekoa da).
Amerikako kulturetan ez zuen arrakastarik izan, seguraski tiratzeko animalien faltagatik, eta zibilizazio aurreratuenak lur malkartsuetan baitzeuden. Hala ere, gurpilak olmekar jostailuetan aurkitu dira, k.a. 1500-ekoak.
Grekoek eta erromatarrek gurpil hidraulikoari erabilera asko eman zioten, eta aspektu askotan.
Arabiarrek gurpil hau nekazaritza alderdietan erabili zuten.
Erdi aroan oso famatua egin zen, izan ere, irin errotetan, mailu eta ponpetan, hauspoen martxa jartzeko momentuan, eta abar.
Energia hidroelektrikoa garatu zuen zientzialariaren lehen lana burdinezko gurpil hidrauliko batzuk izan ziren, beraz, energia mota honek gurpilari hainbat gauza zor dizkio.
ONDORIOAK
Lan honetan zehar ikusi ahal izan denez, gurpilaren historia oso antzina heltzen da, eta hau gabe, gure teknologiaren erdia pikutara joango litzateke.
Gurpila zibilizazio handien artean erabilia izan da, eta horrek gauza bat erakusten du: gurpila inoiz sortu den gauzarik garrantzitsuenetariko bat da, eta, gaur egun oso sinplea den arren, baloratu beharko genuke.

1 comentario: