lunes, 2 de noviembre de 2009

TELEFONO MUGIKORRAK URTEETAN ZEHAR

Equipo: COOPER
1.Telefono mugikorraren sorrera

Lehenengo telefono mugikorrari buruz hitz egin beharko bagenu, 30 urteko jauzia eman
beharko genuke iraganera. Izan ere, mugikorra 1973.urtean jaio zen.
Sorkuntza berri horren aita Motorolako
exekutibo bat izan zen,
Martin Cooper. Mugikorretik egindako
lehenengo deia 1973an izan zen arren,
hamar urte beranduago atera zuten
merkatura.




2. Lehenengo mugikorra


Lehenengo mugikorra, ez zen oso erabilgarria izan bere tamaina zela eta.
DynaTAC 8000X-k 1kg inguru pisatzen zuen. Neurriak: 25 cm luzera,
ia 8 cm sakonera eta ia 4cm zabalera. Gainera, ordu bateko autonomia
zuen komunikazioan eta zortzi ordu egonean, Diodo argi- igorle pantaila izanik.









3. Gaur egungo mugikorra
Gaur egun zorionez edo zoritxarrez mundu osoko jendearekin komunikatzeko
erraztasun handia dago.Telefono mugikorra gure ezinbesteko erreminta bat
bilakatu da, edonora goazela ere, gurekin eramaten duguna. Egunero 10-12
ordu bitartean piztuta daukagu. Merkaturatutako azken mugikorra iPhone-a
izan da, Apple konpainiak disenaitu eta saltzen duen multimedia edukiak
erreproduzitu eta Interneten nabigatzeko prestatuta dagoen telefonoa da.
Neurriak: 115mm, 61mm eta 11.6 mm. Pisua, aldiz, 135gr.





4. Mugikorraren erabilera eta egitura

Gaur egungo mugikorrek, komunikatzeko zein beste
gauza asko egiteko balio dute: musika erreproduzitzeko,
Internetera konektatzeko wi-fi-a dute, telebista ikusteko…
Gaur egungo mugikorrek daukaten SMS bidezko
komunikazioak izan duen eboluzioa oso esanguratsua da:
2000. urtean 17 bilioi, 2001.urtean 250 bilioi, 2004.ean
500 bilioi, 2007.an 1,9 trilioi SMS bidali ziren.


Hurrengo bideoan guk egindako despiezea erakutsiko dizuegu:

5. Zer ekarpen izan du gure bizitzarako?
Telefono mugikorrak, orokorrean, gure bizitzan eragin ona izan du eta ekarpen positiboak eta onuragarriak
izan ditu. Baina guk eman dizkiogun erabilera batzuk kaltegarriak izan dira. Hurrengo taulan erakutsiko dizkizuegu:
Positiboak:
- Lagunekin, etxekoekin…
erlazionatzeko balio du.
- Gauza askotarako erabiltzen
dugu: jolasteko, bideo
interesgarriak egiteko….
- Argazkiak egiteko.
Larrialdi batean profesionalen
laguntza eskatzeko.
- Eramateko erreza da.
- Entretenigarria da beste
zeregininik ez dagoenean.
- Komunikazioa errazten du.

Negatiboak
-Autoan distraitu egiten du.
-Menpekotasuna sortzen du.
-Bera dela eta, guraso eta
seme- alaben arteko haserreak
sortzen dira.
-Batzuk bullyingeko ….)
-Eraso egiteko eralbiltzen
dugu.
-Ikasgelan kontzentrazioa
galarazteko objektu bihurtzen
dugu.

6. Mugikorraren Etorkizuna

Telefono mugikorren benetako iraultza oraindik iristear dago, eta honako sigla hauekin etorriko da: UMTS (Universal Mobile
Telecommunications System).Horrelako telefonoek Interneten abiada handian nabigatu ahal izango dute, eta horixe da,
hain zuzen, gaur egungo WAP telefonoek eta UMTSek izango duten alderik nabarmenena: abiada. WAP teknologiako
telefonoek erdibideko lana egingo dute, UMTSek askoz ere aukera gehiago izango baitute: telebistaren funtzioa bete dezakete,
bideo-kamerarena, ordenagailuarena, bideo-konferentziak egin ahal izango dira. Dena den, sigla horiek etorkizuna dira, baina
oraindik oraina WAP da. Etorkizunean mugikorrak ere etxeko tresnak martxan jarri ahal izateko ere gaituak izango dira(argia
pizteko,telebista pizteko…)

7. Esperimentuak

No hay comentarios:

Publicar un comentario