jueves, 5 de noviembre de 2009

ZULO BELTZAK

Equipo: EINSTEINEN DISZIPULOAK


1.DIAPOSITIBA

Einstein: Suposatzen dut badakizuela nor naizen, ez? Gaurko egunetan arlo zientifikoetan hainbeste eztabaidatutako gai bat aurkeztera nator. Zulo beltzak, hain zuzen.

Zer dira zulo beltzak? Existitzen al dira? Nola imajinatzen ditugu? Bidaiatu genezake denboran zehar? Kontatzera natorkizuena, ideia hauen jatorria, hausnarketa hauek nondik sortzen diren eta zein galdera planteatzen dizkiguten izango da.

2.DIAPOSITIBA

Gizakiak betidanik galdetu dio bere buruari Unibertsoaz: izarretaz, planeten higiduraz, denboraz…

Aitzineko mitoetatik abiatuta, animali ezberdinek garraiatzen zuten unibertsoa bera. Lehen, mundua, dortokek mantentzen zutela uste zen eta hauen gainean elefanteak ere bazeudela lurra mugitzen zutenak.

Ez pentsa hain aspaldikoa direnik hauek!!!

3.DIAPOSITIBA

Grekoek Lurra unibertsoaren zentroa zela eta planetek bere inguruan mugitzen zirela pentsatzen zuten, Ptolomeoren eredu geozentrikoa famatua!! K.o.II mendetik Koperniko eta Galileoren ekarpenak gertatu arte iraun zuena!!!

4.DIAPOSITIBA

XVI. mende arte!!

Koperniko Ptolomeoren eredu geozentrikoa akatu eta teoria heliozentrikoa plazaratu zuen. Eguzkia zentroan ezarri zuen. Ondoren, Galileo izango zen Newtonen teoriari oinarria emango zion zientzialari famatua.

Newtonek Galileok eta aurreko beste zientzialari batzuen ekarpenak kontuan izanda, planeten higidura azaltzen zuen: Ilargia lurraren inguruan ibili eta lerro zuzenean ihes ez egitearen arrazoia ulertzeko Newtonek pentsatu zuen indar batek lurra erakartzen zuela, indar grabitatorioa, hain zuzen.

5.DIAPOSITIBA

Eguzkiak egiten zuen erakarpen indarrak, planeta guztiak mantentzen zituen bere inguruan biraka orbitatik irten gabe. Erakarpen indar honek distantziara eragiten zuen eta Newtonek inplizituki adierazi zuen moduan, indar hauek aldiunekoak ziren.

Eta zer esan nahi du honek? Eguzkia desagertzekotan Plutonen nabarituko litzatekeela erakarpen indar horren desagertzea aldiune berean? Behar izango luke denbora bat eragin hori nabari ahal izateko? Zer abiadurarekin gertatuko litzateke?...Baina...zein da ezagutzen dugun abiadurarik handiena?

6.DIAPOSITIBA

XIX. Mendean hasiko da argiaren inguruko hausnarketa.
Aurreko garaietan argiaren abiadura infinitua kontsideratzen zen. Abiadura hau suposatuta efektuak aldiunekoak izango lirateke, eguzkiaren desagertzea edo unibertsoko edozein perturbazio berehala nabarituko zitekeen horrela.

Newtonen unibertsoan denbora, distantzia... magnitude absolutuak ziren, horregaitik erloju baten mekanismoarekin konparatua izan da, hortz bakoitzaren higidura ingurukoen mugimenduaren eragile izanik.

7.DIAPOSITIBA

Argiaren abiadura mugatua izateak (C abiadura=3.10 8 m/s) beste galdera berriak planteatzea sustatu zuen.

Nola ulertu unibertsoa, planteamendu berri honen argira?

Nire aurrekari izandako Michelson eta Morleyk konprobatu zutenez argiaren abiadura mugatua zen eta horrela niri hurrengo teoria bururatu zitzaidan, argiaren abiadura mugatua bazen ez zen aldiberekotasunik existituko.
Ez hori bakarrik, gorputz bat higitzen egongo balitz argiaren abiaduratik hurbil, ez al litzateke denbora astiroago pasatuko??

BIDEOA
Aldiberekotasunik ez da existituko!!!!
Denbora ez da magnitude absolutua!!!
Begiratu unibertsoak izango duen forma laugarren dimentsio kontuan izanda!!!!

8,9,10.DIAPOSITIBA

Zer gertatzen da denborarekin?
Suposatu dezagun astronauta eta beraren emaztea.

Suposatu dezagun ere argiaz erloju bat eraikitzen dugula.
Argiak distantzia bat egiteko behar izango duen denbora izango da erlojuaren oinarria.

Fijatu astronautak somatuko duen denbora...

Bainaaaaa....
Fijatu ordea argi izpiak egingo duen ibilbidea kanpotik begiratuta, astronautaren emazteak, hain zuzen.
Argiaren abiadura ezin duenez c baino handiagoa izan, zer gertatuko litzateke emazteak neurtutako denborarekin??
Pitagoras sinple honekin azalduko dugu,

(kalkuluak)

11.DIAPOSITIBA

Aurreko hiru dimentsioko unibertsoak lau dimentsioko unibertso batean bihurtuko da.
Nire teoriak denbora laugarren dimentsioa kontsideratuko du aurreko bideoan ikusiko dugun moduan,unibertso deformatu edo kurbatu bat.
Eta zeinek sortzen du hori kurbaturaaaaaaa?
Unibertsoko masek!!!
Eremu grabitatorioak!!!
Imajinatu izara bat. Izara horren zentroan masa bat jarriko dugu.Ez al du aurreko lau dimentsioko unibertsoaren forma?
(sartu eta atera diszipuloak)

ONDORIOAK
12. DIAPOSITIBA

Orain hasiko naiz azaldu nahi nuen gaia tratatzen;... zulo beltzak!!!

Izar bat amatatzen denean bere inguruko masa erakarri eta dentsitatea handitu egiten da.
Bere pisua ere handitu egiten da, beraz zulo bat egiten du espazioan bere inguruan eragiten duen erakarpen indarra oso handia izanik.
Gure izarara moldatuko bagenu, izaran masa handiko gorputz bat botatzearen berdina izango litzateke hau, ondorioz, izara zulatuko litzateke, espazioan bezala.

13. DIAPOSITIBA

Izara horretan beste edozein gorputz botatzerakoan, zulo beltzak zurgatuko luke, argiak berak ezin izango luke ihes egin.
Zer esan nahi du honek?Beste denbora batera eroriko litzatekeela lurra?
Denboran bidaiatzea al da posiblea?
Denboran bidaiatzeak zer ondorio ekarriko lizkioke gizadiari?
HAUSNARKETA HONEKIN AGURTZEN ZAITUZTEGU... ni eta nire bibolinaaaaa

No hay comentarios:

Publicar un comentario